Baionako Katedraleko gibeleko etxe batek su hartu du bart eta, horren ondorioz, 48 urteko emakume bat zendu egin da, Kazeta.info-k dioenez. Ke artean itota aurkitu dute suhiltzaileek.
Pilorri etxebitzitzako laugarren solairuan izan da ezbeharra; elektrizitate kutsak hartu du su. Eraikina zaharkitua dagoela eta aipatutako kutxak aspaldian kontrolik ez zuela pasatu salatu dute bizilagunek.
Gizartea
Emakume bat hil da Baionan, etxe bateko sutean
Katedral atzeko etxebizitza batean izan da gertaera. 48 urte zeuzkan hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu