Emakume bat hil da Baionan, ustez hipotermiak jota
BAIONA. 23 urteko emakume bat zendu zen astelehen gauean Baionako ospitalean, ustez hipotermiak jota. Haurtzaroko psikosia zuen emakumeak, eta tratamendua jasotzen ari zen ospitalean bertan. Ihes egin zuen astelehen arratsaldean. Handik gutxira aurkitu zuten, hipotermia sintomekin; 42 gradukoa zen kaleko tenperatura. Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen. Atzo egin zioten autopsia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu