Emakume bat hil da Balmasedan, autoarekin kamioi bat jota

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Emakume bat hil zen atzo Balmasedan (Bizkaia), auto istripu batean. 35 urte zituen. Autoarekin zihoala, kamioi bat jo zuen, 07:50 inguruan, eta bertan zendu zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, autoa erabat txikitu zen, eta emakumea bertan harrapatuta gelditu zen. Ezbeharraren tokira berehala joan zen anbulantzia bat, baina ezin izan zuten ezer egin. Momentu batez itxita egon zen BI-636 errepidea; eguerdirako ireki zuten.

Istripu gehiago ere izan ziren. Bizkaian bertan, Muskizen, auto bat errepidetik atera zen, eta 29 urteko emakume bat zauritu zen. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Donostian, berriz, kamioi batek artaziarena egin zuen, eta gidaria suhiltzaileek atera behar izan zuten. Gipuzkoan bertan, beste kamioi batek ere egin zuen artaziarena, Lezon. Gidaria zaurituta eraman zuten erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.