Ezbeharra

Emakume bat hil da Barakaldon etxe batek su hartuta

Gaur goizaldean Barakaldoko (Bizkaia) bost pisuko eraikin batek su hartu du, eta emakume bat hil da eta etxe bizitza berean bizi zen gizonezko bat Gurutzetako erietxera eraman dute, oso larri. Halaber, gainerako bizilagun guztiak eraikinetik atera behar izan dituzte suhiltzaileek.Emakumea hil eta gizonezkoa zauritu diren etxebizitza guztiz kiskali da, eta, oro har, erakineko fatxada gutiz belztuta geratu da.

2004ko uztailaren 5a
12:28
Entzun
Hil den emakumezkoak 42 urte zituen, baina haren nortasunari buruzko beste argibiderik ez dute eman. Gurutzetara eraman dute gizonezkoak, berriz, 46 urte ditu F.J.G.C. dira haren inizialak.

Gurutzetako erietxeko iturriek agertu dutenez, gizona oso larri dago: gorputzaren %16 du erreta, batik bat, burua eta sorbalda inguruak eta enborraren goiko zatia. Arnasa hartzeko laguntza mekanikoa behar du.

Gainerako bizilagunak suhiltzaileek atera dituzte beren etxeetatik, asko eskailerak erabiliz.

Sua nola piztu den argitu gabe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.