errepideak
Emakume bat hil da Bastidan bere autoak kamioi baten eta autobus baten aurka talka egin ondoren
Arratsaldeko ordubietan izan da istripua N-124 errepidean. Emakumearen autoak kamioi baten aurka jo du lehendabizi, eta gero autobus baten aurka.
Barne Sailak aditzera eman duenez, arratsaldeko ordubietan izan da istripua N-124 errepidean, Bastidan (Araban). Auto batean zihoan emakumea eta kamioi baten aurka egin du talka, lehendabizi, eta autobus baten aurka, ondoren. Ondorioz, emakumea bertan hil da. Suhiltzaileek atera behar izan dute emakumearen gorpua autotik. Autobuseko bi bidaiari ere zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu