Emakume bat hil da Bilbon, etxe bateko bosgarren solairutik erorita

Ertzaintzak jakinarazi du gertaerak ikertzen ari dela.

2019ko uztailaren 24a
19:51
Entzun

Andre baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza Bilbon. Gaur arratsaldean gertatu da: eraikin batetik erorita hil da emakumea. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako lehen datuen arabera, bosgarren solairutik erorita hil da emakumea. Gordoniz kalean izan da, 15:45ean.

Abisua jaso bezain laster, larrialdi zerbitzuak joan dira lekura bertara, baina ezin izan dute ezer egin andrearen heriotza eragozteko. Lekukoen testigantzak biltzen ari da Polizia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.