Ibilgailu batek 85 urteko emakumezko bat harrapatu zuen atzo Bilbon. Erietxera eraman zuten osasun zerbitzuek, baina oso larri zegoen, eta handik tarte batera hil egin zen.
Ezbeharra Concha kalearen eta Urkixo zumarkalearen arteko bidegurutzean gertatu zen, ilunabarrean, zortziak eta laurden aldean.
Bilboko Udaltzaingoak ikerketa bat ipini du martxan zer gertatu zen argitzeko.