Goizaldeko bostetan sute bat piztu da Donibane Lohizuneko eraikin batean, Lapurdin. Peyuco Duhart auzapezak jakinarazi duenez, emakumezko bat hil da ezbeharrean, igogailuan harrapatuta, sutik ihes egin nahian ari zela.
Zazpi solairu ditu eraikinak, eta teilatuan dira kalte handienak. Laurden bat erre da.