Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 05:10 inguruan gertatu da ezbeharra, G-636 errepidean, Errenteria parean. Antza, Irunerantz zihoan kamioi batek oinezko bat harrapatu du. Emakumea tokian bertan hil da.
Ertzaintzak itxi egin du errepidea, eta Beraundik desbideratu dute trafikoa. Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da oraindik.