Istripua

Emakume bat hil da Galdakaon, auto istripuan

81 urteko emakumezkoa zihoan autoak beste bi autorekin izan du istripua. Beste auto istripu batean, Errioxan, Nafarroako 34 urteko gizonezkoa hil da. 

2015eko otsailaren 28a
09:17
Entzun

Galdakaotik Bilborako norabidean gertatu da istripua, hiru autoren artean. Istripuaren ondorioz, larri zauritu da bidaiarietako bat, 81 urteko emakumea, eta ospitalean hil egin da. 

Beste istripu batean, Errioxako Rincon del Soto herrian (Espainia), zendu da Zuñigako 34 urteko gizonezkoa (Nafarroa). Goizeko 04:00ak aldera, aurrez-aurre jo dute berak gidatzen zuen autoak eta beste auto batek. Gizonezkoa bertan zendu da; bakarrik zihoan autoan. Istripua izan duen beste autoko bi bidaiariak arin zauritu dira ezbeharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.