gizartea

Emakume bat hil da Nafarroan, auto istripuan

Loitiko mendatean izan da ezbeharra, hiru ibilgailuk talka egin dutenean.

2010eko urtarrilaren 15a
16:17
Entzun
Emakume bat hil da Loitiko mendatean (Nafarroa), hiru ibilgailuren arteko talkan. M.R.B.B. biktimak 65 urte zituen eta Irunberrikoa (Nafarroa) zen.

N-240 eta A-21 errepideen artean, Izko parean (Nafarroa), gertatu da ezbeharra, 9:00ak inguruan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Biktima auto barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileak ateratzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren biziagatik. Hildakoaz gain, bi lagun zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.