67 urteko emakume bat hil da Zaratamon (Bizkaia), auto batek harrapatuta.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ezbeharra bart gauean gertatu zen, 22:00 aldera, BI-625 errepidean, Arrigorriaga eta Basauri artean.
Emakumea Arrigorriagakoa (Bizkaia) zen. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.