Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 90 urteko emakumea malekoi inguruan zebilen uretara erori eta olatuek itsaso barrura eraman dutenean. Larrialdi zerbitzuak berehala heldu dira tokira, eta emakumea uretatik ateratzea lortu dute, baina ezin izan dute ezer egin hura bere onera itzultzeko.
Arratsaldeko 19:00ak inguruan gertatu da ezbeharra.