Genero indarkeriak urteko seigarren hildakoa utzi zuen atzo iluntzean Barakaldon (Bizkaia). Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzita. 25 urteko emakumezkoa da biktima; haren egungo bikotekidea ere larri zauritu zuen ustezko erasotzaileak.
Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo 19:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Atxilotua bikotekide ohiaren Barakaldoko etxera joan zen; emakumea gizon batekin zegoen, bere egungo bikotekidearekin. Biei labanaz eraso zien ustez atxilotuak. Zaurien ondorioz, emakumea etxean bertan zendu zen; haren bikotekidea larri eraman zuten ospitalera. Ertzaintzak ordu gutxira atzeman zuen ustezko hiltzailea. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen; izan ere, azaroan haren aurkako salaketa jarri zuen emakumeak, mehatxuengatik.
Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak labankadaz, Barakaldon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu