euskal herria

Emakume bat hil dute Bilbon, labankadaz

Deustuan izan da hilketa, Ramon y Cajal kalean, 14:30 aldera, eta haren bizilagun bat atxilotu dute, gizonezkoa. 42 urte ditu hildakoak. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

2012ko maiatzaren 25a
18:31
Entzun

42 urteko emakume bat hil dute gaur arratsaldean Bilbon, Deustua auzoan, labankadaz. Ustez haren bizilagun batek hil du; Ertzaintzak atxilotu egin du, berehala. Ramon y Cajal kalean izan da hilketa, 14:30 aldera.

37 urteko gizonezko bat da atxilotua, eta bizilagunekin izandako liskarrengatik aurrekariak ditu.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Haren lehen hipotesiaren arabera, baztertu egin dute genero indarkeri kasua izan denik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.