EZBEHARRA

Emakume bat hilik aurkitu dute Bilbon, su hartu duen etxe batean

Indautxu auzoan gertatu da sutea. Ikerketa hasi du Ertzaintzak.

2014ko azaroaren 12a
08:13
Entzun

20:00ak aldera jaso dute abisua larrialdietan: kea ateratzen ari zela Bilbon, Estrauntza kaleko etxe batean. Hara sartu dira suhiltzaileak, eta hilda aurkitu dute emakume bat. Hari buruzko daturik ez dute eman.

Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den: bai nola sortu den sua, bai nola hil den emakumea.

Sua berehala itzali dute suhiltzaileek, eta ez dute eraikina hustu behar izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.