Labanaz lepoan egin dizkioten zaurien ondorioz hilda aurkitu dute emakumezko bat gaur goizean Mañuetan (Araba), bere etxean, eta senarra atxilotu egin du Ertzaintzak hiltzailea delakoan.
Goizeko hamarrak laurden gutxi aldera jakin du Ertzaintzak hilketaren berri, senar-emazten familiako norbaitek ohartarazita. Etxera joan direnean emaztea hilotz aurkitu dute, lepoan hainbat zauri zituela. Senarra ere etxean zegoen, eta hark ere labanaz egindako zauriak zituen, agi denez, bere buruari egindakoak. Atxilotu egin dute hiltzailea delakoan. Lehendabizi Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxe batera eraman dute zauriak sendatzera.
Emakumeen kontrako indarkeria
Emakume bat labankadaz hilda aurkitu dute Mañuetan, eta senarra atxilotu dute hiltzailea delakoan
72 urteko gizonezkoak ere laban zauriak ditu, Ertzaintzaren arabera, bere buruari egindakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu