INDARKERIA MATXISTA

Emakume bat larri topatu dute Bidarten, eta bere bikotekidea, urkatuta

Gizonak 48 urte zituen, eta emakumeak 34. Baionako erietxera eraman dute andrea. Samuel Vuelta Simon prokuradoreak BERRIAri baieztatu dioenez, hipotesi nagusia indarkeria matxistarena da.

Baionan, iaz, indarkeia matxistaren aurka egin zen bilkura bat. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko apirilaren 5a
07:26
Entzun

Prokuradoreak azaldu duenez, astelehen goizean gertatu zen erasoa. Bizilagunek deitu zioten poliziari, abisu emateko. Emakumeak kolpe handiak zituen buruan, eta berehala eraman zuten Baionako erietxera. Haren osasun egoera "oso larria" da, Vuelta Simonen hitzetan. Ospitalean jarraitzen du oraindik, larri.

Astelehenean topatu zituzten gizon-emazteak, Bassilour kaleko enpresa batean, Bidarten (Lapurdi). Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du prokuradoreak, eta indarkeria matxistarena da hipotesi nagusia. Lehentasuna emakumearen osasun egoera dela zehaztu du Vuelta Simonek, halere.

9 urteko haurra eskolan zegoen, eta aiton-amonen zaintzapean geratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.