Gaur goizean Cordovillako (Nafarroa) Erreleku auzoan Y.G.O. 33 urteko emakumea tiroz hil dute oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik. Erasoaren unean 14 urtek bere semearekin zegoen emakumea. Kolonbiarra da hildakoa.
Lekukoen arabera, auto batean zihoazen bi gizonek emakumeari tiro egin eta ihes egin dute. Nafarroako Foruzaingoak gertaeren lekura iritsi direnean emakumea hilda zegoen.
Lehenengo ikerketen arabera, hilketak ez du genero indarkeriarekin zerikusirik.
erasoa
Emakume bat tiroz hil dute Nafarroan
Cordovillan bi gizonek auto batetik emakumeari tiro egin diotela adierazi dute lekukoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu