Emakume bat zauritu da Donostian, etxean sutea piztu eta kea arnastuta

Bizilagun batek eman die abisu suhiltzaileei, eta bi ordu baino lehen lortu dute haiek sutea erabat itzaltzea

Erredakzioa
Donostia
2009ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Adineko emakume bat zauritu zen atzo goizean, Donostian, etxean sua piztu eta kea arnastuta. Donostiako ospitale batera eraman behar izan zuten.

09:15 inguruan hasi zen sua, Amara auzoko Olaeta kaleko etxebizitza batean. Lehen ikerketen arabera, etxeko gela batean piztu zen sua, baina oraindik ez dituzte argitu arrazoiak. Bizilagun batek eman zien abisu larrialdi zerbitzuei. Barruan adineko emakume bat aurkitu zuten suhiltzaileek, kea arnastu izanaren sintomekin. Han bertan artatu zuten larrialdi zerbitzuek, eta ospitalera eraman zuten. Sugarrak 11:00etarako itzali zituzten suhiltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.