genero indarkeria

Emakume bat zauritu dute Burlatan, ustez senarrak tiro eginda

Bi hankatan ditu zauriak. Gizonezkoa ere zaurituta dago, oso larri, tiroen ondorioz. 56 eta 62 urte dituzte, hurrenez hurren.

2011ko abenduaren 14a
18:34
Entzun

Eskopeta baten tiroen ondorioz senar-emazte bikote bat zauritu egin da gaur 12:20 aldera Burlatan, Fulgencio Sanchez karrikan. Nafarroako Gobernuaren arabera, ustez genero indarkeria kasu baten ondorioz izan da gertaera. Gobernuak dio seguruenik gizonak lehendabizi tiro egin diola emazteari, eta ondoren bere buruari. Foruzaingoa ari da kasua ikertzen.

Gizonezkoa —62 urte— "oso larri" dagoela esan du exekutiboak, eta ZIUn sartzekoak direla. Emakumeak —56 urte— hanketan ditu zauriak. Biei egin diete ebakuntza, Nafarroako erietxean. Ez dute haien izenik eman.

Foruzainek jakinarazi dute aurretik ez zutela emakumearen salaketarik jaso inoiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.