Gizartea

Emakume batek bere buruaz beste egin du Antsoainen, bankuak hipoteka berriro negoziatzeari uko egin eta gero

Bankuaren jarrera gaitzetsi dute PAH Hipotekak Kalte Eginikoen Nafarroako Plataformak eta LAB sindikatuak. Emakumeak 43 urte zituen.

PAH Nafarroak iaz egindako protesta bat. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 22a
07:42
Entzun

Nafarroako PAH elkarteak jakinarazi duenez, bere buruaz beste egin duen emakumeak Orkoiengo Faurecia enpresan lan egiten zuen, duela bi urte arte. Kaleratu egin zuten, ordea. Langabezia laguntza amaitu berri zitzaion, eta, hipotekari aurre egin ezin ziola ikusita, Nafarroako PAH elkartera jo zuen, laguntza bila. Plataformako abokatuek lagunduta, bankura joan zen hipoteka negoziatzeko asmotan. Joan den ostiralean, ordea, bankuak jakinarazi zion ez zegoela negoziatzeko prest.

Nafarroako PAH elkarteko kide Mikel Otazuk gaitzetsi egin du bankuen jarrera, Ser irratian egindako elkarrizketan: "Bankuen eta erakundeen politika bidegabeen biktima bat da. Hark lan egin nahi zuen, baina bota zuten. Hipoteka ordaindu nahi zuen, baina ito egin dute. Hipoteka birnegoziatu izan balute, hilean 80 euro ordaintzea onartu izan baliote, aurrera egingo zuen, baina ez diote utzi". Azaldu duenez, datozen egunetan protestak antolatuko dituzte.
 
LAB sindikatuak ere salatu du gertaera. Hildakoa sindikatu horretako afiliatua zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.