Emakumeen kontrako indarkeria

Emakume batek bigarren solairutik jauzi egin du, bikotekideak jo ez zezan

Hanketan zauriak ditu Erandioko (Bizkaia) emakume batek, bigarren solairuko balkoi batetik jauzi egin baitu, bere bikotekideak jo egin nahi zuelako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa atxilotu egin dute, familiari tratu txarrak ematea leporatuta.

2005eko ekainaren 17a
12:17
Entzun
Goizeko ordubatean jaso dute deia Ertzaintzan, Tartagan kaleko etxe batean norbait besteren bat jotzen ari zela abisu emanez. Lekura iritsi direnean, emakumezko bat ikusi zuten lurrean etzanda.

Hanketan zauriak zituen emakumezkoak, eta erietxera eraman dute. 37 urteko SC.S.Y. gizonezkoa, berriz, atxilotu egin dute. Mozkortuta zegoela zabaldu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.