Emakume batek salatu du igandean Durangon gizonezko bat bera bortxatzen saiatu zela. Ertzaintza kasua ikertzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.
Herria bizilagunen elkarteak azaldu du etxera zihoala jaso zuela erasoa emakumeak, goizeko seiak aldera, Zabalarra auzo inguruan. Elkarte haren arabera, biktimak aurre egin zion, oihuka hasi zen, eta gizonezkoak ihes egin zuen.
Erasoaren unean, emakumeak kolpe fisikoak jaso zituen eta urduritasun krisia izan zuen.