GENERO INDARKERIA

Emakume batek salatu du etxeko portalean sexu abusua jasan zuela

Igande goizaldean gertatu zen, Bilbon. Gasteizen, 21 urteko gazte bat atxilotu dute, bikotekidea jotzea leporatuta.

2015eko martxoaren 3a
09:00
Entzun

Etxeko portalera sartzen ari zenean, gizonezko batek eraso egin zion emakumezko bati joan den igande goizaldean, Bilboko erdialdean. Emakumeak salatu duenez, gizonezkoak sexualki abusatu zuen berataz. 

Erasoaren ostean, emakumea ospitaleratu egin zuten. Erasotzailea nor den jakiteko ikerketak jarri ditu abian Ertzaintzak.

Gasteizen, berriz, 21 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekidea jotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ertzain bat identifikatzera joan zaio, eta hura ere jo egin du gazteak.

03:00 aldera gertatu dira erasoak, Salburuan. Ertzaintzari abisu eman diote genero indarkeria kasu bat gertatzen ari zela, eta bertara joan dira poliziak. Kalean topatu dute emakume bat, eta kolpeak jaso izanaren zantzuak zituen aurpegian. Erietxean artatu dute.

Kalean topatu dute ustezko erasotzailea ere. Identifikatzeari uko egin dio, eta kolpeka hasi da ertzain baten kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.