Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Bilboko San Anton zubian

Deban, sexu eraso bat gatzetsi zuten atzo. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Aste Nagusiko jaien erdian Bilboko San Anton zubi inguruan. Ostegun goizaldean gertatu zen erasoa, 03:00 aldera. Emakumeak Bilboko Branka Interneteko atariari azaldu dionez, Udaltzaingora deitu zuen, baina udaltzainik ez zen lekura agertu, eta bere kasa joan zen osasun etxe batera.

Ertzaintzak BERRIAri azaldu dio salaketa jarri zuela emakumeak; Erriberako Merkatuaren inguruan jazo zela, eta kasua ikertzen ari direla, baina ez dagoela berririk oraingoz.

Beste sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin zuten, hain justu, atzo Deban (Gipuzkoa). Udalak jakinarazi du Santiagorako bidea egiten ari zen erromes bati egin ziotela sexu erasoa abuztuaren 12an, Itziartik Debarako bidean. Debako Udaleko talde politikoek aho batez adierazi dute «gaitzespenik zorrotzena». Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten, erasoa salatzeko eta andreak eta gizonak «berdin» tratatu-ko dituen gizarte eredu baten aldeko konpromisoa agertzeko.

Bestalde, 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten herenegun Gasteizen. Emaztea jo zuela uste dute poliziek, eta genero indarkeriaren delitu bat egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.