Indarkeria matxista

Emakume batek salatu du ukituak egin dizkiotela Elgoibarren

Narrutsik talde feministak erasoa salatzeko kontzentrazioa deitu du 19:00etarako. Elgoibarko Udalak bat egin du kontzentrazioarekin, eta babesa erakutsi dio biktimari.

Eraso matxisten aruka egindako kontzentrazio bat, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko abuztuaren 30a
07:29
Entzun

Narrutsik Elgoibarko feminista taldeak salatu du herriko festetako azken gauean emakume batek eraso matxista bat jasan zuela. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, erasoa txosnetan izan zen, atzo goizaldeko laurak aldera. Erasotzaileak "eraso berbalak eta fisikoak" egin zizkion emakumezko bati. Albiste agentziek zabaldu dutenez, biktimaren bikotekide ohia da erasotzailea.

Gaur arratsaldean, erasoa jasan duen emakumeari babesa erakusteko kontzentrazioa egingo dute, 19:00etan, Kalegon plazan. Udalak kontzentrazioarekin bat egin du, eta biktimari elkartasuna adierazi; eskura dituen baliabide guztiak ere eskaini dizkio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.