Emakume baten eta gizon baten gorpuak aurkitu dituzte gaur arratsaldean, 15:00etan, Baionako Santespiritu auzoko etxe batean. Poliziak esku artean honako hipotesia darabil: gizonak hil du emakumea, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Beste norbaitek esku hartu izana baztertu egin dute. Hildako andreak 40 urte zituen, eta gizonak, 47. Ikerketa zabalik du oraindik Baionako Poliziak, eta etxea arakatzen ari dira.
GIZARTEA
Emakume baten eta gizon baten hilotzak agertu dira Baionako etxe batean
Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emakumea hil egin duela, eta ondoren bere buruaz beste egin. Ez dute uste beste inork hartu duenik parte. 40 urte zituen andreak, eta gizonak, 47.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu