Emakume baten gorpua agertu da Ordizian Oria ibaian

Ertzaintza ikertzen hasi da, eta autopsia egiten ari zaizkio gorpuari. "Ez dirudi" indarkeria zantzurik duenik, BERRIAk jakin duenez.

Ertzaintza Oria ibaian, Ordizian, emakumearen gorpua agertu den tokian. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko apirilaren 4a
17:40
Entzun

Gaur goizean emakume baten gorpua aurkitu dute Ordizian (Gipuzkoa), Oria ibaian. Ertzaintzak BERRIAri jakinarazi dionez, 10:30ean agertu da, Aita Urdaneta auzoan, ibaia zeharkatzen duen zubiaren azpian. 63 urteko Ordiziako bizilaguna da hildakoa.

Autopsia egiten ari zaizkio Donostian Auzitegi Medikuntzako Institutuan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Dena dela, BERRIAk jakin duenez, ez dirudi gorpuak indarkeria zantzurik duenik. Ertzaintza kasuaren inguruko berritasunekin ari da lanean.

Beste emakume baten gorpua, Urumean

Atzo gauean beste emakume baten hilotza aurkitu zuen Ertzaintzak, Urumea ibaian. BERRIAri baieztatu dionez, 46 urteko  hernaniar baten gorpua da. Ez zuen kriminalitate zantzurik.

Emakumearen autoa Nafarroan aurkitu zuten, eta, desgerpenaren berri izan ondoren, Foruzaingoa bila hasi zen autoa zegoen  inguruetan. Ertzainek aurkitu zuten, 23:00etan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.