Emakume bat hilda topatu dute gaur goizean Donostian, Urumea ibaian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Kursaal parean topatu dute gorpua, eta oraindik ez dute identifikatu. Lan horretan dabiltza medikuak.
Goizeko seiak eta laurden aldera herritar batek SOS Deiak-era deitu du, gorpu bat ibaian ikusi duela iruditu zaiola-eta. Ertzaintzak atera du hau handik, goizeko bederatzietan, helikoptero bidez.
Gizartea
Emakume baten gorpua atera dute Donostian Urumea ibaitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu