Gizartea

Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilbon, indarkeria zantzurik gabe

Ertzaintzaren arabera, litekeena da duela egun batzuk hil izana. Ez zuen nortasun agiririk.

2009ko irailaren 15a
19:08
Entzun
20 eta 30 urte bitarteko emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo Bilbon, Bolueta auzoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ez zuen indarkeria zantzurik eta droga gaindosi baten ondorioz hil dela uste du Ertzaintzak.

Hildakoa trenbidearen ondoan zegoen eta herritar batek ikusi zuen. Ertzaintzaren arabera, litekeena da duela egun batzuk hil izana. Emakumezkoak ez zuen nortasun agiririk eta identifikatzeko ahaleginetan ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.