Ekialde Hurbila

Emakume baten heriotza eragin duen Tel Aviveko atentatua gaizkile arruntei egotzi diete

Gaur goizean Tel Aviveko jatetxe baten aurka egin duten atentatua ez dutela talde armatu palestinarrek burutu, gaizkile arruntek baizik, uste du Israelgo Poliziak. Zehazki, jatetxe bateko igogailuan bonba bat lehertu da, eta eztandaren ondorioz, emakume bat hil da eta beste zazpi lagun zauritu dira.

2003ko abuztuaren 18a
19:16
Entzun
Hasiera batean, talde armatu palestinarren erasoa zela iritzi diote polizia iturriek, baina laster baztertu dute hipotesi hori. Izan ere, lekukoek adierazi dutenez, jatetxeko igogailuan ez ezik, ondoko bulego batean —zorrak kobratzen dituen eta gaizkileekin harremanak dituen enpresa bateko egoitzan— beste bonba bat lehertu da. Hori dela eta,eraso biek gaizkileen arteko zor kitatzeekin zerikusia dutela ondorioztatu du Poliziak.

Igogailuko leherketaren ondorioz, emakume bat oso larri zauritu da eta erietxera iritsi bezain laster hil da.Beste zazpi lagun ere zauritu ditu bonba horrek, baina guztiak arin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.