INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati egindako sexu erasoa gaitzetsi dute Orkoiengo herritarrek

300 lagun atera dira kalera talde feministak deituta. Hiru gizonezko espetxeratu ditu epaileak, eta bertze bi baldintzapean aske dira.

Erasoaren kontrako protesta, gaur, Orkoienen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2020ko urtarrilaren 6a
20:32
Entzun

Joan den azaroan Orkoiengo (Nafarroa) emakume bati egindako sexu erasoa ikertzen ari da Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegia. Erasoarekin lotuta, zazpi gizonezko atxilotzeko agindua eman zuen epaitegiak, eta zazpi horietatik hiru espetxeratu dituzte azkenean. Bertze bi baldintzapean aske gelditu dira. Ikerketaren arabera, zitak egiteko aplikazio baten bitartez jarri ziren erasotzaileak emakumearekin harremanetan, eta harekin gelditu ondoren egin zioten eraso.

Orkoiengo talde feministak deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute herrian, Ez beti da ez eta Ez zaude bakarrik lelopean. 300 lagun inguru bildu dira, tartean baita herriko alkatea eta Nafarroako Gobernuko Berdintasun lehendakariordea ere. Gobernuak jakinarazi du auzian pertsonatu eginen dela, gertaera «oso larria» izanik. Idoia Ilundain mugimendu feministako bozeramaileak salatu duenez, «berriro ere gizonezko talde batek bere botere posizioa erabili du emakume bat beldurrarazi, umiliatu, eta hari eraso egiteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.