Sexu erasoa

Emakume bati jazartzen ari zitzaion gizonezko bat geldiarazi dute herritarrek, Bilbon

Goizaldean Txurdinagan gertatutako sexu eraso bat ikertzen ere ari da Udaltzaingoa. Elkarretaratzer jendetsua egin dute.

2016ko abuztuaren 26a
11:03
Entzun

Solokoetxe inguruan emakume bati jazartzen ari zitzaion erasotzailea uxatu dute goizaldean herritar batzuek. Herrizaingo Sailaren arabera, 05:15 aldean gizonezkoa emakumezko bati gerturatu zaio, sexu erasoa egiteko asmotan. Emakumea ohiuka hasi da, eta inguruan zebiltzan herritar batzuk laguntzera joan zaizkio. Erasotzaileak ihes egin du. Salaketa jarri du, eta gizonezkoa bilatu eta atxilotzeko lanetan ari da Ertzaintza.

Bestalde, goizaldean Txurdinagan gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Bilboko Udaltzaingoa. Udalak bat egin du gaurko deitutako protestekin, eta iragarri du Juan Mari Aburto alkatea izango dela konpartsek deitutako elkarretaratzean. Arratsaldeko seietan egingo dute protesta, Arriaga plazan.

Udalak gogor gaitzetsi ditu "sexu askatasunaren aurkako erasoak", eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak aldarrikatu.

Aste Nagusian salatutako laugarren erasoa da Txurdinagan gertatutakoa. Atzo bertan emakume batek salatu zuen gizonezko batek sexu erasoa egin ziola 10:00ak aldera Zazpikaleetan. Ukituak egin zizkion, eta inguruan zegoen udaltzain talde bati eman zion gertatutakoaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.