Emakume batek eraso larria jaso du gaur Irunen (Gipuzkoa): lepoan hiru zauri eragin dizkio gizonezko batek, Luis Mariano kaleko kafetegi batean, ustez botila batekin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Emakumezkoa Bidasoa erietxean dago, eta arriskutik kanpo dagoela jakinarazi dute.
8:15ak aldera izan da erasoa, eta udaltzainek segituan atxilotu dute ustezko egilea: gizonezko bat, emakumearen bikotekidea.
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bati lepoan zauriak eragin dizkio gizonezko batek Irunen, eta erietxera eraman dute
Atxilotu egin dute ustezko erasotzailea: biktimaren bikotekidea. Kafetegi batean izan da erasoa, 8:15ak aldera, ustez botila batekin. Emakumea arriskutik kanpo dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu