Neska gazte batek sexu erasoa jasan zuen atzo goizaldera Barañainen, Nafarroan. Jaiak dira bertan, eta goizaldera egin zion eraso gizonezkoak.
Neskak salaketa jarri zuen Udaltzaingoan. Orain, Guardia Zibila ari da erasotzailea bilatzeko ikerketa lanetan.
Gertaerari zer erantzun eman erabakitzeko, jai batzordeak deituta batzar jendetsua egin da Barañaingo Foruen plazan. Manifestazio bat egitea eta salaketa kartelak jartzea erabaki dute bertan. Bihar izango da manifestazioa, 19:00etan.