Zenbait emakume elkartetako hogei boluntario trebatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, gai izan daitezen haien inguruko genero indarkeria kasuak antzemateko eta biktimei laguntza emateko. Gizarte Ekintza Sailak irailean jarriko du martxan Tartekari Sarea proiektua, proba moduan, urte amaierara arte. Sare bat osatzea da asmoa, Pilar Ardanza diputatuak atzo azaldu zuenez: «Gizarte zibilak matxismoaren kontrako borrokan parte hartzea da helburua».
Gizarte langileei zein berdintasun teknikariei ihes egiten dieten kasuak detektatzeko modu bat ezarri nahi du aldundiak. Diputatuak azaldu du indarkeria matxistak seinaleak dituela, eta horiek ezagutzean datzala bortizkeria antzematea. Biktimengana hurbiltzeko teknikak ere irakatsi dizkiete parte hartzaileei. Andre bakoitzak bere «ingurune naturalean» jardungo du.
Hiru gizonezko atxilotuta
Ertzaintzak 39 eta 42 urteko gizon bana atxilotu zituen ostegun gauean eta ostiral goizaldean; bati emakumezko pisukidea jotzea egotzi zioten, eta besteari, bikotekideari erasotzea. Donostian, 50 urteko beste gizon bat atzeman dute, bikotekideari ustez jazarri eta labanaz mehatxu egiteagatik.
Emakume batzuk trebatu dituzte Bizkaian, genero indarkeria antzemateko
Foru aldundiak sare bat osatu nahi du, gizarte langileei ihes egiten dieten kasuetako biktimei laguntzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu