Ezbeharra

Emakume bizkaitar bat eta haren 7 urteko alaba hil dira sute batean, Kantabrian

Laredoko etxebizitza batean izan da sutea, eta kea arnasteagatik hil dira ama-alabak.

Suhiltzaileak lanean. LUCA PIERGIOVANNI, EFE
2019ko urriaren 4a
10:52
Entzun

Bizilagun batek eman du abisua goizaldean, etxebizitzatik kea irteten zela ikusi duenean. Laredoko (Kantabria, Espainia) suhiltzaileak, medikuak, Udaltzaingoa eta Guardia Zibileko patruilak joan dira bertara. Iritsi direnean, kez beteta zegoen pisua, eta sua itzali dutenean aurkitu dituzte ama-alabak geletako batean. 49 urteko emakumezkoa hilik zegoen ordurako.

Haurra erietxera eraman dute, baina hura ere hil egin da. Guardia Zibilak azaldu duenez, kea arnastearen ondorioz hil dira biak. Kantabriako Larrialdi zerbitzuetako buru Iñigo Claramuntek azaldu duenez, etxea txikia zenez, kea kontzentratu egin da. "Leihorik gabeko korridore batera ematen du etxeak, eta kea pilatu egin da". Hark azaldu duenez, sutea ez da handia izan; "sarerako bi altzari erre dira". 

Jatorriz Deriokoa (Bizkaia) zen emakumea, baina gurasoekin bizi zen Laredon. Seme zaharrago bat ere bazuen emakumezkoak, baina alabarekin soilik bizi zen etxebizitzan. Sua piztu zenean lo zeuden biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.