Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen elkarteak eta Alargunen Herria elkarteak 36ko gerran errepresialiatu zituzten emakumeen omenez eskultura bat paratu nahi dute Sartagudako Memoriaren Parkean.
Hori horrela, mozio bana igorriko diote Nafarroako udal bakoitzari eskultura jartzeko dirulaguntzak eskatuz. Rodrigo Romero artista madrildarraren eskulturaren aurrekontua 36.000 eurokoa da.