Ezbeharra

Emakumea zen Arnegin bere senar ohia autoarekin harrapatu zuena

Biktima ospitaleratu egin dute, larri. Gidariari hilketa saiakera egotzi diote.

SAMUaren helikoptero bat, artxiboko irudi batean. Halako batean eraman dute biktima Irunera. MARIE-LAN TAÿ PAMART
2021eko ekainaren 15a
16:49
Entzun

Arnegin (Nafarroa Beherea), emakume batek bere bikotekide ohia harrapatu zuen autoarekin herenegun. Atzo zabaldu zen gizonezkoa zela autoaren gidaria, baina okerra zen informazio hori, gaur baieztatu dutenez. Astelehen arratsaldeko 7:45ean gertatu zen ezbeharra, 40 urteko biktima lanetik etxeruntz zihoanean.

Autoaren azpian harrapatuta geratu zen gizona, eta larrialdi zerbitzuak iritsi baino lehen hainbat herritarrek altxa zuten autoa zauritua haren azpitik ateratzeko. Larrialdi zerbitzuek ahalik eta azkarren eraman zuten Irungo (Gipuzkoa) erietxera, helikopteroan.

Dirudienez, Hegoaldean bizi dira biak. Gidaria atxilotu egin dute, eta Donibane Garaziko komisarian dago. Ustez, nahita harrapatu zuen 40 urteko gizona, eta hilketa saiakera egozten diote. Duela hilabete gutxi banandu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.