gizartea

Emakumeak Paraguaitik ekarri eta prostituziorako erabiltzen zituen sare bat desegin du Espainiako Poliziak

Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Santanderren zeuzkaten etxe eta txaletetan jartzen zituzten lanean, bezeroei "berrikuntzak" eskaintzeko helburuarekin, Poliziaren arabera. Ehun baino emakume gehiago izan dira baldintza horietan, lau urtean.

2013ko apirilaren 27a
23:44
Entzun

Emakumeak Paraguaiko bi bidaia agentzia ofizialen bidez hartzen zituzten, Espainian tabernerako zerbitzari aritzeko kontratatuko zituztela esanez. Horietako batzuek bazekiten prostituzioan ari beharko zutela, baina agintzen zietenez, soilik bidaiaren dirua ordaindu bitartean. Berez, ordea, 5.000 euroko zorra ordaindu behar izaten zuten, Espainiako Polizia Nazionalak emandako argibideen arabera. Hamazazpi emakume askatu dituzte, baina 100 baino gehiago izan dira modu horretan lanean. 11 pertsona atxilotu dituzte Euskal Herrian, prostituitzen ziren lokaletako jabeak gehienak, eta Paraguain hamabi, agentzietako arduradunak.

Zorraren ordainketa bermatzeko, jabego tituluak eskatzen zizkieten erakundeko buruek, eta jabegorik izan ezean, agentziako ordezkariak joaten ziren haien senideen etxeetara, zorra ordain zezaren presio egiteko.

Emakumeok pobreak dira, ama gazteak, eta diru asko denbora gutxian irabaziko zutela promesarekin etorritakoak. Etxez etxe, txaletetik txaletera, aldatzen zituzten hilabetero, lanean etengabe, eta astean soilik bi ordu zituzten beren gestioak egiteko, eta lagunduta joaten ziren, inoiz ez bakarrik. Arauak betetzen ez zituzten emakumeen jokaera "zuzentzeko" etxeetatik igarotzen ziren astero erakundeko ordezkariak, Poliziaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.