EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakumeei eraso dietelakoan, bi gizon atzeman dituzte

Kalean bikotekidea ustez lurrera bota eta jo zuen gizon batek Bilbon; Gasteizen andreari eraso egin zion bikote ohiak, eta gela batean giltzatu.

2010eko otsailaren 22a
18:32
Entzun
Bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean Gasteizen eta Bilbon, euren bikotekideei edo bikotekide ohiei eraso egin zietelakoan. Bilboko Udaltzaingoak 22 urteko gizon bat atzeman zuen atzo goizean, bikotekideari eraso egin ziolakoan. Kalean, Kirikiño etorbidean, gertatu zen erasoa, 08:00etan. Bilboko udaltzainen arabera, gizonak lurrera bota zuen andrea, eta aurpegian behin eta berriz jotzen hasi zitzaion. Inguruan paseoan zihoan beste gizon batek ikusi zuen erasoa, eta geldiarazi egin zuen ustezko erasotzailea. Udaltzainek atxilotu egin zuten gizona.

Gasteizen, etxebizitza batean gertatu zen ustezko erasoa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atzeman zuen, bikote ohiari eraso egin eta gela batean itxi zuelako. Andreak gelako leiho batetik laguntza eskatu zion kalean ikusi zuen pertsona bati, eta hark eman zien abisu ertzainei. Gizona atzeman zuen Ertzaintzak, eta andrea erietxera eraman zuten, eskuetan eta besoetan zauriak zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.