Martxoaren 8a

Emakumeek baztertuta jarraitzen dutela salatu dute, Martxoaren 8aren harira

Sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian. Talde feministek eta zenbait gizarte mugimendik antolatuta manifestazioak egingo dira arratsean.

2007ko martxoaren 8a
17:52
Entzun
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, izanik, oraindik andrazkoek baztertuta segitzen dutela salatzeko hainbat ekimen egin dira, eta arratsean ere egingo dira beste zenbait. Hala, eguerdi partean sindikatuek deitutako protesta ekintzak egin dira, emakumeek lanmunduan baztertuta jarraitzen dutela salatzeko. LABek elkarretaratzeak egin ditu eguerdian Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. ELAk, ESK-k eta EILASek, berriz, manifestazioak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

CCOOk Bilbon egin du elkarretaratzea, etaUGTk Clara Campoamor talde feministari omenaldia egin dio.

Arratsaldean, berriz, honako ekitaldiak dira egitekoak:

Baiona

18:00: manifestazioa.

Bilbo

19:30: manifestazioa, Arriaga plazatik abiatuta, mugimendu feministak deituta.

Donostia

19:30ean manifestazioa Bulebarretik abiatuta, mugimendu feministak deituta

Gasteiz

20:00: manifestazioa San Anton plazatik, mugimendu feministak deituta.

Iruñea

20:00: manifestazioa Gaztelu plazatik abiatuta, mugimendu feministak deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.