Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeek lau haizetara zabalduko dituzte gaur beren aldarrikapenak

Martxoaren 8a denez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur mundu osoan, eta, berriro ere, genero bazterketa salatzeko baliatuko dute gaurko eguna milaka emakumek. Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dira gaur iluntzean, eta herri askotan, hamaika eratako ekitaldi ugari: elkarretaratzeak, hitzaldiak, jai giroko ospakizunak… Nolanahi ere, andrazkoen bazterketa agerian uztea izango da guztien ardatza, batik bat, bi norabidetan: batetik, genero indarkeriaren salaketa, eta, bestetik, bazterketa ekonomikoa agerian lagatzea.

2004ko martxoaren 8a
13:07
Entzun
Amnesty International erakundeak plazaratu berri duen txostenaren arabera, mundu osoko hiru emakumetik batek gizonezkoen indarkeria jasaten du. Euskal Herrian genero indarkeriaren hainbat adibide izan dira azken hilabeteetan; besteak beste, Bilbon senarra jipoitzen ari zitzaila leihotik amilduta hildako emakume nigeriarrarena, zein, Hendaian (Lapurdi) senar eta aitak hildako ama-alabena.

Era berean, sindikatuek eta beste zenbait erakundek azken egunotan plazaratu dituzten datuen arabera, argi dago arlo ekonomikoan emakumeek baztertuta segitzen dutela. Alde batetik, enplegua lortzeko gizonek baino arazo gehiago dituzte, eta, bestetik, emakumeen soldatak gizonezkoenak baino txikiagoak dira kasu askotan. Munduko datuei erreperatuta, pobreziaren mugaren azpitik bizi diren jendeen %70 emakumezkoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.