Bakegintza

Emakumeek pairatutako indarkeriak aitortzeko ekitaldia egingo dute

Foro Sozial Iraunkorraren genero taldeak antolatuko du "Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut" izenburupean, urriaren 8an, Bilbon.

gotzon hermosilla
2017ko irailaren 29a
09:41
Entzun

Foro Sozialeko genero taldeko Mari Luz Estebanek, Jone Goirizelaiak eta Saioa Iraolak azaldu dutenez, euskal gatazkaren inguruko indarkeria adierazpenak askotan beste biolentzia mota batzuekin gurutzatu dira, eta, bereziki, emakumeen aurkako bortizkeria sexistarekin. "Biolentzia politikoaren altzoan ere jasan dugu emakumeok indarkeria sexista", azaldu dute.

Horregatik egingo dute urriaren 8ko ekitaldia. Horren xedea da "azken 50 urteetan indarkeria matxistaren aldaerak bizi izan dituzten emakumeak elkartzea", eta indarkeria horien "aitortzan" urratsak egitea: "Oinarrizkoa da jendartean dauden askotariko indarkeriak aitortzea, eta ez soilik euskal gatazka deiturikoarenak". Emakumeen arteko elkartasuna sustatzea ere badu helburu ekitaldi honek.

Ekitaldia Bilboko Solokoetxeko lorategietan dagoen Musika Eskolan egingo dute. Egoitzaren aukeraketa ez da ausazkoa: han egon zen frankismoaren garaian emakumeen kartzela, "sufrimendua, tortura eta eskubideen urraketa oinarri izan zituen tokia", alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.