Emakumeen aurkako erasoak salatzera deitu dute Txantreako auzotarrek

2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Irailean Iruñeko Txantrea auzoko igerilekuko behargin bat atxilotu zuten, aldagelako sabai faltsu batetik emakumeak bideoz grabatzea egotzita. Egun epaiketaren zain dago gizona. Baina egoerak kezka eragin du auzoko gizarte talde eta eragileen artean. Hori dela eta, atzo agerraldia egin zuten. «Oso gertaera zoritxarrekoa da, ezer gutxi egin delako halako egoerak saihesteko. Gainera, berria are mingarriagoa da, kontuan hartuta atxilotuak auzoko hainbat taldetan parte hartzen zuela». Hala, eraso sexistak salatzera deitu dute. Hausnarketa bat abiatuko dute halako gertaerak saihesteko neurriak ezartze aldera. Prebentzioa eta prestakuntza izango dira oinarria. Horren karietara, iragarri dute urtarrilaren 11n, 19:00etan, batzar bat egingo dutela, Auzotegin.Bertan parte hartzera deitu dituzte auzotar guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.