Emakumeen eskubideen alde emakumeen parte hartzearekin ariko dela esan du Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak gaur. Horretaz gain, hurrengo Eusko Jaurlaritzak berdintasunezko politikak eremu guztietan egin beharko lituzkeela adierazi du, betiere "emakumea protagonista" hartuta.
EH Bilduk urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde programan "berdintasuna, dibertsitatea eta herritar denen parte hartzea" jasota dituela esan du Mintegik. Hori guztia aurrera eramateko, "gaurko legeak egokitu eta betearazi" eta mugimendu feministarekin elkarlanean ariko dela hitz eman du. "Emakumeen aldeko lege asko emakumeen parte hartzerik gabe egin dira. Emakumeek badakite zer nahi duten, eta haiek euren aldeko prozesu politikoan parte hartu behar dute".
Hondarribian egin ditu aldarrikapen horiek, "leku enblematiko batean", alardeko afera dela eta.