genero indarkeria

Emakumeen kontrako indarkeria kasuak igo egin dira Nafarroan

Joan den urtean 1.227 salaketa izan ziren, 2010ean baino %1,3 gehiago.

2012ko otsailaren 14a
14:28
Entzun

Lehengo urtean Nafarroan emamumeen aurkako ustezko ekintzen 1.227 salaketa izan ziren, 2010ean baino %1,3 gehiago, Elena Torres Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikarako eta Berdintasunerako kontseilariak gaur esan duenez.

1.227 salaketa haietatik %52 bikotekidearen kontra egin zituzten emakumeek, %31 bikote izandakoen aurka. Kasu gehienak Iruñerrian gertatu ziren: %54.

Genero indarkeria aurreikusteko eta hari jarraipena egiteko erakundeen arteko bilera egin dute, Iruñean. "Pertsona guztien berdintasunerantz joan behar gara", adierazi du Torresek. Horretarako garrantzitsutzat jo du, lege bat ez ezik, baliabideak jartzea, formakuntza ematea eta informazioa zabaltzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.