Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna
Emakumeen mundu martxa abiatuko da gaur Brasildik; Euskal Herrian ekitaldi ugari andrazkoen bazterketaren aurka
Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta, ondorioz, andrazkoen bazterketa salatu eta jokabide horren kontrako aldarrikapenak egiteko milaka ekitadi egingo dira mundu osoan. Bat nabarmentzearren, Emakumeen Bigarren Mundu Martxa abiatuko da Brasildik, andrazkoen eskubideen aldarrikapenaren lekukoa nonahira zabaltzeko. Euskal Herrian ere hainbat ekitaldi egingo dira, batik bat, emakumeen lan arloan jasaten duten bazterketa eta genero indarkeria salatzeko.
Emakume elkarte eta erakunde feministak zein sindikatuak dira, bereziki, Euskal Herrian andrazkoen bazterketaren kontrako aldarrikapena bere gain hartu dutenak. Hau da, ekitaldi gehienak sindikatuek eta emakume taldeek antolatu dituzte. Halaber, instituzioek antolatutakorik ere bada tartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu