Emakumeen Mundu Martxako europarrak Vigon (galizia) bilduko dira hilaren 22an eta 23an. Martxa pobrezia eta genero indarkeriaren aurkakoa izango da, eta 30.000 bat parte hartzaile espero dira.
Europako konstituzioaren inguruko eztabaidak, kontzertuak eta manifestazioa egingo dituzte han, besteak beste. Beraien helburuen artean dago 2005erako Emakumeen eskubideen karta egitea ere.
Dagoenekoz haruntz joateko hiru autobus betetzeko adina jende bildu da. Epea irekita dagoela, eta joan nahi duenak izena emateko esan dute.
Informazio gehiago: www.emakumemartxa.org eta www.feminismo.org webguneetan.
feminismoa
Emakumeen Mundu Martxara joateko deialdia egin dute feminista euskaldunek
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta hainbat elkate feministetako ordezkariak joango dira Vigora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu